Gaurko blogan artikulu polit bat ekarri dizuett ! Aurreko blogarekin hainbat mezu jaso ditut eta arazo edo zalantzak baduzue nire sare sozialetan idatzi eta erantzungo dizuet! 😻
"Emakume batek Salaketa jarri zion bere medikuaren aurka, urdaila txikitzerakoan sortu zitzaizkion kalteengatik"
Emakume bati gastroplastia bat egin zioten 2000. urtean (urdaila txikitzeko ebakuntza), eta dena ongi irten zen, itxuraz, argaldu egin baitzen. Baina urtebete igarota, urdailean jarritako grapak askatu zitzaizkion, eta berriz gizendu zen. Hori ikusita, beste gastroplastia bat egin zuen 2002. urtean. Kirurgialariak ez zion kobratu ebakuntza egiteagatik, baina ospitaleko gastuak ordaindu behar izan zituen. Ebakuntza horretan, ordea, infekzio bat sortu zitzaion, eta beste ebakuntza bat egin behar izan zioten; ondorioz, orbain handi samarra geratu zaio sabelaldean. Kaltetuak auzitara jo zuen, eta egin zioten kaltearen ordaina eskatu zuen. Bartzelonako Probintzia Auzitegiak erabaki zuen medikuak egoki jokatu zuela, baina, bestalde, adierazi zuen gaixoari ez ziotela behar bezalako informaziorik eman ebakuntza hark izan zitzakeen arriskuen inguruan; 2007ko azaroaren 13ko epaia da, eta nabarmentzen du gaixoak informazio guztia eskura eduki behar duela baimena eman aurretik. 3.087 euroko kalte-ordaina ematera zigortu zuen epaileak medikua, gaixoaren ospitaleko gastuak ordaintzeko.
Albiste hau aukera dut interesgarria dela iruditzen zaidalako, irakurri duzuenez informazio gutxi zeukan afektatua beraz ez zieten ondo azaldu zer nolako arazoak eduki ahal zituen, beraz ebakuntza bat egiten baduzue galdetu zer arazo eduki dezake eta irakurri sinatzen duguna.

http://revista.consumer.es/web/eu/20081201/practico/sentencias/74353.php
No hay comentarios:
Publicar un comentario