Gaixo batek kalteak jasan ditu begietan, astigmatismoa kentzeko ebakuntza batean
Bezero batek ebakuntza bat kontratatu zuen astigmatismo hipermetropikoa ken ziezaioten (3.000 euro ordaindu zuen). Zenbait arazo sortu ondotik eta bi begietan zenbait ebakuntza egin ostean, akatsak geratu zitzaizkion korneako ebakietan, eta zolitasuna galdu zuen ikusmenean. Salaketa jarri zuen klinikaren aurka, eta Alacanteko Probintzia Auzitegiko zortzigarren atalak arrazoia eman zion (2009ko urtarrilaren 9koa da epaia). Hauxe argudiatu zuen epaileak: Kontsumitzailearen Legeak ezartzen duen berme- eta erantzukizun-sistemaren arabera, klinika salatuak erantzun egin behar dio eragin duen kalteari, eta osasun zerbitzuen erabiltzaileak eskubidea du kalte-ordaina jasotzeko zerbitzu horiek erabiltzeak sortu dizkion kalte-galerengatik.Kasu hauek oso ohikoak dira, poblazioaren ia ehuneko 50% betaurrekoak eta lentillak erabiltzen dituztelako, eta askok hautatzen dute ebakuntzak egitera. Nire kasuan adibidez betaurrekoak erabiltzen ditut eta begian estabilizitatea izatean ebakuntza egitea gustatuko litzaidake. Hasteko klinika seguru eta on batean informatu behar gara; baita ere abokatu batekin hitz egin. Arriskuak beti egon dira, baina gaizki ateratzeko kasutan indemnizazio ekonomikoak jasotzen dira.
Nire iritziz kalte horiek ezin dira ekonomikoki konpondu, bizitza osorako usten dutelako; baina egia esanda ez dut beste konponbide aurkitzen.
http://revista.consumer.es/web/eu/20091001/practico/sentencias/75138.php
No hay comentarios:
Publicar un comentario