Arrastion lagunok ! Pasaden astean bezala gaur beste publikazio bat egin behar dut.:)
Gaurkoan zortzi arduragabekeri harrigarri azalduko ditut.
- Lehenengo kasuan, zirujau batek bizkarrean bihurkin bat jarri zion pazienteari. Aste bat lehenago galdu zuen atala konpontzeko soluzio bakarra zela esanez. Pazienteak hiru operazio egin zituen berreskuratzeko, baina paraplegiko gelditu zen eta bi urte geroago hil zen.

- Bigarren kasua Jesica Santillanena da. Neska honek bihotz eta biriken transplantea behar zuen, baina medikuek bere odolarekin konpatiblea ez ziren beste organo batzuk jarri zizkioten. Neska koman sartu zen eta hil zen.

- Hirugarren kasua, Sherman Sizemoren kasua da. Esplorazio operazio bat egin zioten, baina anestesiak ez zuen funtzionatu eta esnatu egin zen. Sherman ezin zen medikuekin komunikatu baina mina sentitzen zuen. Berarentzat hain traumatikoa izan zen aste batzuk geroago suizidatu egin zela.

- Laugarren kasua, 1994.urtean gertatu zen fertilizazioan aditua zen Cecil Jacobson medikuarekin. Beraren esperma erabiltzen zuen emakumeak haurdun gelditzeko, eta konturatu zirenean bost urteko zigorra jarri zioten.

- Bostgarren kasuan, Benjamin Houghton-ek bere ezkerreko testikuluan operazio bat behar zuen, baina medikuek eskuinean egin zioten operazioa; osasuntsua zuena.

- Seigarren kasuan, Donal Church-ek sabelean zeukan tumorea kentzeko operatu zuten, eta 30cm-ko metalezko barra utzi zioten sabelean bertan.

- Zazpigarren kasuan, emakume zahar bati buruan angiografia bat egin behar zioten, baina paperak aldatu ziren eta prozedimendu kardiako bat egin zioten.

- Zortzigarren kasua James Burt-ena da, "maitasunaren zirujaua" ezinena zuena. Emakumeek erditu ostean haien intimitate parteak operatzen zituen mesede moduan, horrela, birjinitatea errekuperatzeko.
https://videismo.net/estos-han-sido-16-errores-graves-un-quirofano-historia-4-merece-metan-carcel?pagina=1
No hay comentarios:
Publicar un comentario