domingo, 5 de noviembre de 2017

Gabonn blogatarrak! Azken hilabetean hainbat mezu jaso ditut,  gehienak kirurgia estetikoekin zerikusia zutenak beraz gaurkoan kirurgia estetikoaren kasu bat ekarri dizuet. Dena den hemendik utziko dizuet Gasteizen dagoen  klinika espezializatu oso ona  945 25 09 62, asmo baduzue estetika hobetzeko joan zaitezte horra.
Hurrengo astera arte😈


Kirurgia estetikoko ebakuntzan titiburua galdu zuen emakume batek

Emakumeak, itxura hobetzeko asmoz, bularra handituko zion kirurgia estetikoko ebakuntza kontratatu zuen kirurgia estetikoko zentroarekin. Ebakuntza egin eta biharamunean eskuineko titiak zoldura nozitu zuen, premia larriko ebakuntza egin zioten emakumeari eta eskuin titiburua galdu zuen. Titi-muturra berreratzeko beste bi ebakuntza kirurgiko egin zitzaizkion emakumeari, lehen ebakuntzan ipinitako protesiak ordezteko, baina eskuin titiburua galdu zioten. Nozituriko kalteengatik zentroa auzitara eraman zuen eta honek, lehen instantzian, 25.000 euroz indemnizatu behar izan zuen emakumea. Zentroak apelatu zuen, ordea; Tarragonako Lurralde Entzutegiak, 2006ko maiatzaren 3an emaniko epaian, indemnizazioaren munta jaitsi egin zuen, bularraren tamaina handitzeko borondatez eginiko ebakuntza izatearren, hots, emaitza jakin bat erdiesteko konpromisoz eginiko jarduera medikoa izan zelako. Entzutegiaren iritziz, horrelako zerbait gerta zitekeela jakinarazi beharko zion sendagileak pazienteari, honek pezoiaren nekrosia eta gertatu ziren gainerako gorabeherak nozitzeko arriskua onar zezan edo onar ez zezan. Azkenean, zentroa zigortu zuten pazienteari 10.733,89 euroko indemnizazioa ematera.

Albistea hau bitxia iruditu zait. Irakurri duzuenez emakume horrek titiburua galdu zuen, harigarria da nola Entzutegiak multa jaitsi zuen brorondatez eginiko ebakuntza zelako. Ez zait ondo iruditzen, medikuen arduragabekeri bat izan zelako eta responsabilitatea eduki behar zuten.

 http://revista.consumer.es/web/eu/20071001/practico/sentencias/71965.php

No hay comentarios:

Publicar un comentario