domingo, 22 de octubre de 2017

Gabonnn guztioi! Gaurko blogan  pazienteraen eskubideak azalduko ditut, noizbat arduragabekeri bat izaten baduzue zer egin behar duzuen jakiteko ;)

  • Osasun sistema publikoan. Pazientearen Ardurarako Zerbitzura, erabiltzaile-elkarte batera, Insalud-era, autonomi erkidegoko organismora edo Espainiako Osasun Ministeriora joan.
  • Medikuntza pribatuan. Zentroko arduradunarengana, erabiltzaile-elkarte batera, Osasun Kontseilaritzara edo zerbitzua kontratatu zuen medikuntza-elkartera joan.

Gero arduragabekeri bat jaso eskero egin behar duzutena:

 Bai osasun sistema publikoan, baita pribatuan ere, arduragabekeriak edo akatsak ondorio larriak eragin badizkio gaixoari, Espainiako Pazientearen Defentsarako Elkarteak (ADEPA) bide judizialera jotzea aholkatzen du, alderdiek elkar harturik, kaltetuarentzat mesedegarri izango den konponbidea bilatzea ezinezkoa bada. Abokatu espezializatuak edo erabiltzaileen elkarteak zer egin behar den azalduko dio pazienteari. Kalteengatiko ardura bide zibiletik edo penaletik eskatu ahal izango da, bide soziala baztertu gabe (prozesua doan izateaz gain, askoz azkarragoa delako). Sendagileen Kolegioan erreklamazioa aurkeztea da beste aukeretako bat. Epea urtebetekoa da eta prozedura honek ez du inola ere eteten epaitegien jarduera.

Amaitzeko itxarote zerrendan ondoriozko arazoak izaten badituzue:

Itxarote-zerrendak dira herritarraren kezka nagusietako bat. Ikus ditzagun aipatu berri dugun Pazientearen Defentsarako Elkarteak zerrenda horiek kaltetuei ematen dizkien aholkuak: garrantzi biziko proba (mamografia, erresonantzia, eskanerra edo antzekoa) premiazkoa denean, ebakuntza kirurgikoa egin behar denean edo espezialistarengana jo behar izatean, itxaronaldiak (erresonantzia egiteko) hilabetea, (mamografia denean) bi hilabete, (eskanerraren kasuan) hiru hilabete, etab., baino gehiago luzatzen bada, pazienteak erreklamazio orria eskatu eta bertan idatziz adieraziko du zein den bere egoera eta atzerapenak nolako ondorioak ekar diezazkiokeen.
Kaltea antijuridikoa izango da gaizki kudeaturiko zerrendaren edo gehiegi luzaturiko atzerapenaren ondore denean, gaixoaren lehentasunak sailkatzean akatsik izan denean edo, zain dagoen bitartean, atzera gabeko ondorioak sortzen dituen okerragotze edo endekatzeak gertatzean, nahiz interbentzioaren eraginkortasuna murrizten duten aldaketak jazotzean.
Horrelakoetan, bide kontentzioso-administratibotik, Osasun-Administrazioaren Ondare-Ardurari buruzko erreklamazioa jar daiteke, itxarote-zerrendaren ondorioz nozituriko kalteengatik indemnizazioa eskatuz. Indemnizazio hori jasotzean gerta daiteke arazoa: osasun alorreko eskumenak tokian tokiko autonomi erkidegoaren eskuetan utzi direnez, prozesu horren aurretik gertaturiko arduragabekerien arduraduna zein den ez baitago behar bezain argi.

Hemen dagoen informazioa oso baliagarria dela iruditzen zait, ikusten denez arduragabekeriak izatekotan zer egin behar den jakiteko. Hasteko osasun publikoen eta pribatuetan desberdintasunak daude. Nire ustez erantzun azkarragoa osasun publikoan edukitzen dute, guztien osasun zerbitzua delako eta Administrazioak arduratzen direlako. Arduragabekeriak sufritzen dutenek gehienek irabazten dute eta irabazle ateratzen dira.
 http://revista.consumer.es/web/eu/20030301/actualidad/informe1/58248_4.php

No hay comentarios:

Publicar un comentario