domingo, 29 de octubre de 2017

Aupa lagunak! Asteburu polit bat eduki duzue? 馃榿馃榿
Gaurko blogan artikulu polit bat ekarri dizuett ! Aurreko blogarekin hainbat mezu jaso ditut eta arazo edo zalantzak baduzue nire sare sozialetan idatzi eta erantzungo dizuet! 馃樆

"Emakume batek Salaketa jarri zion bere medikuaren aurka, urdaila txikitzerakoan sortu zitzaizkion kalteengatik" 

Emakume bati gastroplastia bat egin zioten 2000. urtean (urdaila txikitzeko ebakuntza), eta dena ongi irten zen, itxuraz, argaldu egin baitzen. Baina urtebete igarota, urdailean jarritako grapak askatu zitzaizkion, eta berriz gizendu zen. Hori ikusita, beste gastroplastia bat egin zuen 2002. urtean. Kirurgialariak ez zion kobratu ebakuntza egiteagatik, baina ospitaleko gastuak ordaindu behar izan zituen. Ebakuntza horretan, ordea, infekzio bat sortu zitzaion, eta beste ebakuntza bat egin behar izan zioten; ondorioz, orbain handi samarra geratu zaio sabelaldean. Kaltetuak auzitara jo zuen, eta egin zioten kaltearen ordaina eskatu zuen. Bartzelonako Probintzia Auzitegiak erabaki zuen medikuak egoki jokatu zuela, baina, bestalde, adierazi zuen gaixoari ez ziotela behar bezalako informaziorik eman ebakuntza hark izan zitzakeen arriskuen inguruan; 2007ko azaroaren 13ko epaia da, eta nabarmentzen du gaixoak informazio guztia eskura eduki behar duela baimena eman aurretik. 3.087 euroko kalte-ordaina ematera zigortu zuen epaileak medikua, gaixoaren ospitaleko gastuak ordaintzeko.

Albiste hau aukera dut interesgarria dela iruditzen zaidalako, irakurri duzuenez informazio gutxi zeukan afektatua beraz ez zieten ondo azaldu zer nolako arazoak eduki ahal zituen, beraz ebakuntza bat egiten baduzue galdetu zer arazo eduki dezake eta irakurri sinatzen duguna.

Resultado de imagen de operar gif




















 http://revista.consumer.es/web/eu/20081201/practico/sentencias/74353.php

domingo, 22 de octubre de 2017

Gabonnn guztioi! Gaurko blogan  pazienteraen eskubideak azalduko ditut, noizbat arduragabekeri bat izaten baduzue zer egin behar duzuen jakiteko ;)

  • Osasun sistema publikoan. Pazientearen Ardurarako Zerbitzura, erabiltzaile-elkarte batera, Insalud-era, autonomi erkidegoko organismora edo Espainiako Osasun Ministeriora joan.
  • Medikuntza pribatuan. Zentroko arduradunarengana, erabiltzaile-elkarte batera, Osasun Kontseilaritzara edo zerbitzua kontratatu zuen medikuntza-elkartera joan.

Gero arduragabekeri bat jaso eskero egin behar duzutena:

 Bai osasun sistema publikoan, baita pribatuan ere, arduragabekeriak edo akatsak ondorio larriak eragin badizkio gaixoari, Espainiako Pazientearen Defentsarako Elkarteak (ADEPA) bide judizialera jotzea aholkatzen du, alderdiek elkar harturik, kaltetuarentzat mesedegarri izango den konponbidea bilatzea ezinezkoa bada. Abokatu espezializatuak edo erabiltzaileen elkarteak zer egin behar den azalduko dio pazienteari. Kalteengatiko ardura bide zibiletik edo penaletik eskatu ahal izango da, bide soziala baztertu gabe (prozesua doan izateaz gain, askoz azkarragoa delako). Sendagileen Kolegioan erreklamazioa aurkeztea da beste aukeretako bat. Epea urtebetekoa da eta prozedura honek ez du inola ere eteten epaitegien jarduera.

Amaitzeko itxarote zerrendan ondoriozko arazoak izaten badituzue:

Itxarote-zerrendak dira herritarraren kezka nagusietako bat. Ikus ditzagun aipatu berri dugun Pazientearen Defentsarako Elkarteak zerrenda horiek kaltetuei ematen dizkien aholkuak: garrantzi biziko proba (mamografia, erresonantzia, eskanerra edo antzekoa) premiazkoa denean, ebakuntza kirurgikoa egin behar denean edo espezialistarengana jo behar izatean, itxaronaldiak (erresonantzia egiteko) hilabetea, (mamografia denean) bi hilabete, (eskanerraren kasuan) hiru hilabete, etab., baino gehiago luzatzen bada, pazienteak erreklamazio orria eskatu eta bertan idatziz adieraziko du zein den bere egoera eta atzerapenak nolako ondorioak ekar diezazkiokeen.
Kaltea antijuridikoa izango da gaizki kudeaturiko zerrendaren edo gehiegi luzaturiko atzerapenaren ondore denean, gaixoaren lehentasunak sailkatzean akatsik izan denean edo, zain dagoen bitartean, atzera gabeko ondorioak sortzen dituen okerragotze edo endekatzeak gertatzean, nahiz interbentzioaren eraginkortasuna murrizten duten aldaketak jazotzean.
Horrelakoetan, bide kontentzioso-administratibotik, Osasun-Administrazioaren Ondare-Ardurari buruzko erreklamazioa jar daiteke, itxarote-zerrendaren ondorioz nozituriko kalteengatik indemnizazioa eskatuz. Indemnizazio hori jasotzean gerta daiteke arazoa: osasun alorreko eskumenak tokian tokiko autonomi erkidegoaren eskuetan utzi direnez, prozesu horren aurretik gertaturiko arduragabekerien arduraduna zein den ez baitago behar bezain argi.

Hemen dagoen informazioa oso baliagarria dela iruditzen zait, ikusten denez arduragabekeriak izatekotan zer egin behar den jakiteko. Hasteko osasun publikoen eta pribatuetan desberdintasunak daude. Nire ustez erantzun azkarragoa osasun publikoan edukitzen dute, guztien osasun zerbitzua delako eta Administrazioak arduratzen direlako. Arduragabekeriak sufritzen dutenek gehienek irabazten dute eta irabazle ateratzen dira.
 http://revista.consumer.es/web/eu/20030301/actualidad/informe1/58248_4.php

domingo, 15 de octubre de 2017

Egunon lagunak! Asteroo bezala berriro hemen nago. Gaur 2009-ko iragarki bat azalduko dizuet! Espero dut zuen gustukoa izatea;)

Gaixo batek kalteak jasan ditu begietan, astigmatismoa kentzeko ebakuntza batean

Bezero batek ebakuntza bat kontratatu zuen astigmatismo hipermetropikoa ken ziezaioten (3.000 euro ordaindu zuen). Zenbait arazo sortu ondotik eta bi begietan zenbait ebakuntza egin ostean, akatsak geratu zitzaizkion korneako ebakietan, eta zolitasuna galdu zuen ikusmenean. Salaketa jarri zuen klinikaren aurka, eta Alacanteko Probintzia Auzitegiko zortzigarren atalak arrazoia eman zion (2009ko urtarrilaren 9koa da epaia). Hauxe argudiatu zuen epaileak: Kontsumitzailearen Legeak ezartzen duen berme- eta erantzukizun-sistemaren arabera, klinika salatuak erantzun egin behar dio eragin duen kalteari, eta osasun zerbitzuen erabiltzaileak eskubidea du kalte-ordaina jasotzeko zerbitzu horiek erabiltzeak sortu dizkion kalte-galerengatik.


Kasu hauek oso ohikoak dira, poblazioaren ia ehuneko 50% betaurrekoak eta lentillak erabiltzen dituztelako, eta askok hautatzen dute ebakuntzak egitera.  Nire kasuan adibidez betaurrekoak erabiltzen ditut eta begian estabilizitatea izatean ebakuntza egitea gustatuko litzaidake. Hasteko klinika seguru eta on batean informatu behar gara; baita ere abokatu batekin hitz egin. Arriskuak beti egon dira, baina gaizki ateratzeko kasutan indemnizazio ekonomikoak jasotzen dira.
Nire iritziz kalte horiek ezin dira ekonomikoki konpondu, bizitza osorako usten dutelako; baina egia esanda ez dut beste konponbide aurkitzen.


 http://revista.consumer.es/web/eu/20091001/practico/sentencias/75138.php

Resultado de imagen de ojos operar

domingo, 8 de octubre de 2017



Arrastion lagunok ! Pasaden astean bezala gaur beste publikazio bat egin behar dut.:)
Gaurkoan zortzi arduragabekeri harrigarri azalduko ditut.

  • Lehenengo kasuan, zirujau batek bizkarrean bihurkin bat jarri zion pazienteari. Aste bat lehenago galdu zuen atala konpontzeko soluzio bakarra zela esanez. Pazienteak hiru operazio egin zituen berreskuratzeko, baina paraplegiko gelditu zen eta bi urte geroago hil zen.



Pusieron un desarmador en su espalda



  • Bigarren kasua Jesica Santillanena da. Neska honek bihotz eta biriken transplantea behar zuen, baina medikuek bere odolarekin konpatiblea ez ziren beste organo batzuk jarri zizkioten. Neska koman sartu zen eta hil zen.



脫rganos equivocados le cuestan la vida



  • Hirugarren kasua, Sherman Sizemoren kasua da. Esplorazio operazio bat egin zioten, baina anestesiak ez zuen funtzionatu eta esnatu egin zen. Sherman ezin zen medikuekin komunikatu baina mina sentitzen zuen. Berarentzat hain traumatikoa izan zen aste batzuk geroago suizidatu egin zela.



Resultado de imagen de Sherman Sizemore



  • Laugarren kasua, 1994.urtean gertatu zen fertilizazioan aditua zen Cecil Jacobson medikuarekin. Beraren esperma erabiltzen zuen emakumeak haurdun gelditzeko, eta konturatu zirenean bost urteko zigorra jarri zioten.


Resultado de imagen de cecil jacobson




  • Bostgarren kasuan, Benjamin Houghton-ek bere ezkerreko testikuluan operazio bat behar zuen, baina medikuek eskuinean egin zioten operazioa; osasuntsua zuena.

Intervenciones quir煤rgicas accidente





  • Seigarren kasuan, Donal Church-ek sabelean zeukan tumorea kentzeko operatu zuten, eta 30cm-ko metalezko barra utzi zioten sabelean bertan.


Resultado de imagen de donald church



  • Zazpigarren kasuan, emakume zahar bati buruan angiografia bat egin behar zioten, baina paperak aldatu ziren eta prozedimendu kardiako bat egin zioten.

Resultado de imagen de negligencia medica





  • Zortzigarren kasua James Burt-ena da, "maitasunaren zirujaua" ezinena zuena. Emakumeek erditu ostean haien intimitate parteak operatzen zituen mesede moduan, horrela, birjinitatea errekuperatzeko.



https://videismo.net/estos-han-sido-16-errores-graves-un-quirofano-historia-4-merece-metan-carcel?pagina=1

domingo, 1 de octubre de 2017

Arratsaldeon! 
Astero bezala nire blog-ean artikulu berri bat idatziko dut. 

Aste honetan, 2015. urtean gertatu zen gauza bati buruz hitz egingo dizuet, 806 pertsonek medikuen kalte ordainengaitik bizitza galdu zutela hain zuzen ere.
Paziente defentsariak 14.430 kexa inguru jaso zituen arduragabekeriengaitik, eta horietatik 806 hil egin ziren.
Ohiko arduragabekeri gehienak gaizki egindako interbentzioak, alta prezipitatuak, infekzioak edota ambulantzien atzerapenengatik izan ziren.

Hala ere, neglizentzia arrazoi komunena berandu egindako diagnostikoak dira, eta horren kausa osasun murrizketak gauzatzearena izan da.

2015ean, "112" deitu eta ambulantzia ez agertzeagatik edo orduko atzerapena izan zuelako 49 denuntzia jaso ziren.
Bestalde, 45 paziente hil ziren ospitaleko infekzioengatik.
Pazientearen defendatzaileak, interbentzio baten ostean desgaitasun batekin (paraplejiko edo tetraplejiko) gelditu ziren 101 kasu egon zirenaren konstantzia dauka.
Beste alde batetik, 152 ume jaio ziren desgaitasun batzuekin neglizentzia medikuen erruz.

Salaketen %30 edo % 40 bakarrik tribunaletara iristen da, eta beste ehuneko gehiena errekurtso ekonomikoak txikiak direlako galtzen da. Hori dela eta, herritar guztiek eskubideak izateko eta justizia egiteko zerbait egin beharko litzatekela uste dut. 

Resultado de imagen de negligencias medicas

Informazioa: https://gaceta.es/noticias/806-muertes-negligencia-medica-espana-2015-13012016-1338/